Zer da Web 1.0?
Web unidirekzionala
da, hau da, soilik toki bateko interakzioa lortzen dugu interneten sartuz eta
beratik informazioa lortuz. Ikasleek ikasten dituzten edukien ekoizleak gutxi
dira eta kontsumitzaileak berriz asko. Honetan informazioa gutxitan eguneratzen
da eta horrek arazoak ekartzen ditu datuak denborarekin aldatuz gero.
Zer da Web 2.0?
Web 1.0 ondorengo
web-a da non erabiltzailea ez dago murriztuta web orriak erabiltzera, baizik
eta hauek zabaltzen ditu, eduki berriak sortzen ditu eta ikuspegi zein
erabilera berriak asmatzen ditu, gainera, kolaborazioan lan egiteko aukera
ematen du. Eredu ekonomikoa ere aldatu egiten da honetan, izan ere, erabiltzen
ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina atera eta dirua irabazten
dute. Web 2.0-ren ezaugarri nagusietako batzuk dira hurrengo hauek:
- Sarrera irekia, guztiok topa
dezakegu informazioa.
- Parte hartze askea, guk geuk
erabakitzen dugu zer konpartitu eta zer ez. Zer nahi dugun interneten
publikatu.
- Kolaborazioa, informazio
partekatu dezakegu sare sozialen bidez (facebook, twiter etab.). Honek
aukera ematen du informazioa azkarrago topatzeko. Hain zuzen, zenbat eta
informazioa gehiago zabaldu orduan eta pertsona gehiagora hel dezake.
- Aktibotasuna, bai informazioa bilatzeko baita sortzeko ere.
Zer da Web 3.0?
Web
2.0ri hobekuntzak eginez eta semantikaren prestazioak gehituta sortzen den
web-a da. Hau da, web bat da nun sistema informatikoak informazioaren esanahia
ezagutzen duen.
Bukatzeko, web 3.0
aurki dezakegu web semantiko bezala ere ezaguna. Honi esker ordenagailuez
gainera, mugikorrak, tabletak eta dena delakoak interneta kontsumitu dezakete.
Web honen abantailik nabarmenena informazio pila gordetzeko kapazitatea ematen
duela disko duro handirik gabe eta azkenik erabiltzaileari zerbitzu konplexuak alde
batera uzteko.
Esan daiteke azkeneko
web-a suertatzen dela erabilgarriena bai hezkuntzarako bai egunerokotasunerako.
Honi esker, joko edota ariketa dibertigarriak plantea daitezke horrela ikasleak
adi egoteko eta bide batez materia gutxinaka barneratzen joateko. Gainera,
administrazio lanetarako ere erabilgarria da lana izugarri errazten baitute.
Bideoak:
Lehenengo
bideoan ikusi genuen nola zubi erdian bi animali handi aurkitzen diren eta
lehia antzeko bat dute beraien artean lehenengo zein igaroko den erabakitzeko.
Gero, beste bi animalia txikiago batzuk ere pasa nahiko dute, baina handiagoek
hartu eta jaurti egingo dituzte. Azkenean, bi animali txikiak zubiak dituen bi
soka askatuko dituzte, biak alde berdinekoak eta horrela bi animalia handiak
zubitik erori egingo dira. Hori gertatu eta animalia txikiak bata bestea saltatuko
du, horrela biak bere aldera joan ahal izateko.
Honek erakusten
digu nola kooperazioak gauza handiak
lortu ditzakeen eta bideo hau Web 3.0ren isla izan daitekeela pentsatu
dezakegu, hau da, nola lortu dezakegun IKT-en bitartez hezkuntza aberats eta
partekatua lortu dezakegun.
Bigarren bideoan
berriz, ikusi dezakegu nola txori batzuk dauden burrukan. Ondoren, beste txori
guztiak bere kontura burla eta barre egiten dute. Gero, txori handi hori
besteengana gerturatuko da eta besteek bere ondotik urruti kokatzen dira.
Pisuaren ondorioz, kokatuta zeuden klabea beherantz joango da beraiek konturatu
gabe eta bitartean, txori txikien handiagoari hanketan koska egingo diote
beraien ondotik joateko. Momentu bat iritsiko da non ia lurrean dauden eta
batzuk konturatu egiten dira, baina hortik gutxira txori handiak klasea askatu
eta denak gorantz aterako dira, beraien lumak galduz eta txori handiak
beraietaz parra egingo du.
Gure aburuz, honek adieraziko digu besteen kontura parra egitea ez dela jokabide egokia, nahiz eta desberdina izan. Ikusi dugun bezala ez baitakigu noiz tokatuko zaigun guri lotsa edo gaizki pasatzea eta orduan ez nahiko dugu jendeak gutaz parra egitea.
Gure aburuz, honek adieraziko digu besteen kontura parra egitea ez dela jokabide egokia, nahiz eta desberdina izan. Ikusi dugun bezala ez baitakigu noiz tokatuko zaigun guri lotsa edo gaizki pasatzea eta orduan ez nahiko dugu jendeak gutaz parra egitea.


