Powered By Blogger

Bilatu hemen...

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

MAITASUNA


 MAITASUNA

Musikateko jarduerari dagokionez maitasunaren emozioa lantzea erabaki dugu eta hau da  Ekintza Ikastolako umeentzat prestatutako programa:
  • KONPETENTZIAK
  1.   Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia -> Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.

  2.      Izaten ikasteko konpetentzia -> Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egiteko eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.

  3.      Arterako konpetentzia -> Hainbat kultura- eta arte- adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera anitzekoak, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko. Artearen hizkuntzak ezagutzea eta haien kodeak erabiltzea mezu artistikoak sortzeko eta haien bidez adierazteko eta komunikatzeko, ekimena, irudimena eta sormena erabiliz.



4.       Konpetentzia motorra ->Jokabide motor autonomo, osasungarri eta sortzaile baten bitartez ideiak, balioak, sentimenduak eta emozioak egoki adieraztea bizitzaren esparru, egoera eta jarduera guztietan, baita gorputz- eta kirol-jardueretan ere, eta batzuen zein besteen adierazpenak interpretatzea eta baloratzea.
  • HELBURUAK
    1. Maitasunari buruzko hausnarketa egitea. (2,4)
    2. Umeek bere sentimenduak azaleratzearekiko lotsa kentzea. (2,4)
    3. Momentu atsegina pasatzea eta disfrutatzea. (3)
    4. Komunikazio ez berbala garatzea. (1)
    5. Norbere emozioak eta besteenak hobeto ezagutzea. (2,4)
   6.Maitasun sentimenduekin erlazionatzen dituzten abestiez     ohartaraztea. (3,4)
  • EDUKIAK
Jarrerazkoak
-        Emozioen ulermen eta erregulazioa. (A,B,D)
-        Maitasunaren balorazioa (A)
-        Abesti baten mezuaren hausnarketa (D,F)

Kontzeptuzkoak
-        Adimen emozionala. (A,B,E,F)
-        Maitasuna (A)
-         
Prozedurazkoak

-        Gure eta besteen emozioen ezagutza. (E)
-        Maitasunaren azalpena (A)
-        Komunikazio ez berbala erabiltzea (D)
  • JARDUERA
Lehenengo eta behin, haurrei orri bana emango diegu (A3 tamainakoa) baita errotulagailuak ere, bertan bihotz handi bat marraztea eskatuko diegu. Marrazkia egin ondoren, errotulagailuekin marraztuz bihotza zatitu beharko dute haiek maite duten gauza, pertsona edo animalia kontuan hartuz. Ondoren margotutako zati bakoitzean pertsona edo animali horren izena jarri beharko dute eta azaldu zergatik maite duten. Bukatzeko, izen bakoitzaren azpian pertsona, gauza edo animali horri dedikatzen dioten kantaren izena ezarri beharko dute eta zergatia azaldu. 
Jardueraren bigarren zatian banaka boluntarioak beharko dira aulki batean esertzeko. Aulkian esertzen den haurrari begiak estali eta maitasuna adierazten duen musika jarriko diogu. Boluntario bezala atera den haur horri zapi batekin begiak estaliko zaizkio ezer ikus ez dezan. Bere klaseko kide bat, haur horrengana hurbilduko da eta maitasuna adierazten duen zeinu bat (laztanak, muxuak, besarkadak…)  egin beharko dio honek pertsona hori zein den asmatu dezan. Honen bidez, aulkian eserita dagoen haurrak sentitutakoa adierazi beharko du.

Denbora
-        Minutu 1 geure buruak eta gure txokoa aurkezteko.
-        3 minutu lehenengo jarduera azaltzeko.
-        Lehenengo jarduera burutzeko: 6 minutu.
-        3 minutu bigarren jarduera azaltzeko.
-        Bigarren jarduera burutzeko: 10 minutu.
                                                             
Espazioa
-        Psikomotrizitate gela.                  
Taldeak
-        5-6 ume.
Materiala
-        Folioak (A3 tamainakoak)
-        Errotulagailuak
-        Aurikularrak eta musika
-        Begiak estaltzeko zapia
-        Aulkia
  • EBALUAZIO IRIZPIDEAK
-        Haurren gogobetetze maila, partehartze maila, taldearen giroa, komunikazioa eta entzutea, helburuen lorpen maila. (1etik, 10era)
-        Alderdi negatiboak, hobetzeko erak eta zailtasunak.
-        Idatz ezazu saioari buruzko zure iritzia (GUZTIA TAULA BATEN BIDEZ)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina