Powered By Blogger

Bilatu hemen...

2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

WEB 1.0,2.0 eta 3.0

Zer da Web 1.0?

Web unidirekzionala da, hau da, soilik toki bateko interakzioa lortzen dugu interneten sartuz eta beratik informazioa lortuz. Ikasleek ikasten dituzten edukien ekoizleak gutxi dira eta kontsumitzaileak berriz asko. Honetan informazioa gutxitan eguneratzen da eta horrek arazoak ekartzen ditu datuak denborarekin aldatuz gero.

Zer da Web 2.0?

Web 1.0 ondorengo web-a da non erabiltzailea ez dago murriztuta web orriak erabiltzera, baizik eta hauek zabaltzen ditu, eduki berriak sortzen ditu eta  ikuspegi zein erabilera berriak asmatzen ditu, gainera, kolaborazioan lan egiteko aukera ematen du. Eredu ekonomikoa ere aldatu egiten da honetan, izan ere, erabiltzen ditugun zerbitzu asko, gure erabilpenagatik, etekina atera eta dirua irabazten dute. Web 2.0-ren ezaugarri nagusietako batzuk dira hurrengo hauek:

  • Sarrera irekia, guztiok topa dezakegu informazioa.
  • Parte hartze askea, guk geuk erabakitzen dugu zer konpartitu eta zer ez. Zer nahi dugun interneten publikatu.
  • Kolaborazioa, informazio partekatu dezakegu sare sozialen bidez (facebook, twiter etab.). Honek aukera ematen du informazioa azkarrago topatzeko. Hain zuzen, zenbat eta informazioa gehiago zabaldu orduan eta pertsona gehiagora hel dezake.
  • Aktibotasuna, bai informazioa bilatzeko baita sortzeko ere.
Zer da Web 3.0?

 Web 2.0ri hobekuntzak eginez eta semantikaren prestazioak gehituta sortzen den web-a da. Hau da, web bat da nun sistema informatikoak informazioaren esanahia ezagutzen duen.

Bukatzeko, web 3.0 aurki dezakegu web semantiko bezala ere ezaguna. Honi esker ordenagailuez gainera, mugikorrak, tabletak eta dena delakoak interneta kontsumitu dezakete. Web honen abantailik nabarmenena informazio pila gordetzeko kapazitatea ematen duela disko duro handirik gabe eta azkenik erabiltzaileari zerbitzu konplexuak alde batera uzteko.

Esan daiteke azkeneko web-a suertatzen dela erabilgarriena bai hezkuntzarako bai egunerokotasunerako. Honi esker, joko edota ariketa dibertigarriak plantea daitezke horrela ikasleak adi egoteko eta bide batez materia gutxinaka barneratzen joateko. Gainera, administrazio lanetarako ere erabilgarria da lana izugarri errazten baitute.

Bideoak

Lehenengo bideoan ikusi genuen nola zubi erdian bi animali handi aurkitzen diren eta lehia antzeko bat dute beraien artean lehenengo zein igaroko den erabakitzeko. Gero, beste bi animalia txikiago batzuk ere pasa nahiko dute, baina handiagoek hartu eta jaurti egingo dituzte. Azkenean, bi animali txikiak zubiak dituen bi soka askatuko dituzte, biak alde berdinekoak eta horrela bi animalia handiak zubitik erori egingo dira. Hori gertatu eta animalia txikiak bata bestea saltatuko du, horrela biak bere aldera joan ahal izateko.

Honek erakusten digu  nola kooperazioak gauza handiak lortu ditzakeen eta bideo hau Web 3.0ren isla izan daitekeela pentsatu dezakegu, hau da, nola lortu dezakegun IKT-en bitartez hezkuntza aberats eta partekatua lortu dezakegun.

Bigarren bideoan berriz, ikusi dezakegu nola txori batzuk dauden burrukan. Ondoren, beste txori guztiak bere kontura burla eta barre egiten dute. Gero, txori handi hori besteengana gerturatuko da eta besteek bere ondotik urruti kokatzen dira. Pisuaren ondorioz, kokatuta zeuden klabea beherantz joango da beraiek konturatu gabe eta bitartean, txori txikien handiagoari hanketan koska egingo diote beraien ondotik joateko. Momentu bat iritsiko da non ia lurrean dauden eta batzuk konturatu egiten dira, baina hortik gutxira txori handiak klasea askatu eta denak gorantz aterako dira, beraien lumak galduz eta txori handiak beraietaz parra egingo du.

Gure aburuz, honek adieraziko digu besteen kontura parra egitea ez dela jokabide egokia, nahiz eta desberdina izan. Ikusi dugun bezala ez baitakigu noiz tokatuko zaigun guri lotsa edo gaizki pasatzea eta orduan ez nahiko dugu jendeak gutaz parra egitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina