Powered By Blogger

Bilatu hemen...

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

ARTEFAKTOA

ARTEFAKTOA

Hasieran gaia aukeratzeko hainbat bilera egin ondoren, adostu genuen modaren eragina gizartean gaia aukeratzea, ikusten genuelako gaur egun nahiko pil-pilean dagoen gai bat delako eta, geroz eta garrantzi handiagoa duelako itxurak eta besteek gutaz duten iritziak.

Beraz, lan honekin kritikatu nahi genuena hauxe da: alde batetik, modak, besteek diotenak, etab. askotan gure gorputza eta izaera ez maitatzera eramaten gaituela, eta beste aldetik, eragin onek gure osasuna arriskuan jartzeraino eraman gaitzakeela.

Modak gizartean duen eraginaren gaia aukeratu genuenean lehenengo janzkeraren eraginez sortutako ondorioetan zentratu nahi izan genuen gaia adibidez marjinazioan, sortzen diren kritiketan.

Baina, beranduago gure dilana lantzeko interesgarriagoak eta  arriskutsuagoak ziren modak bazeudela konturatu ginen, osasuna arriskuan jartzen dituztenak eta gure egunerokotasunean ikusi ditzakegunak. Beraz lau gai hauetan zentratzea erabaki genuen:

  • Anorexia: gaixotasun psikologiko hau duen pertsonak jateari uzten dio gizentzeko beldurra daukalako eta jaten duena bota egiten du.

  • Bigorexia:Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, eta gorputzaren itxura fisikoa hobetu behar dutela. Arazoa ariketa fisiko gehiegi eta esteroideak hartzen dituztenean hasten da.

  • Tanorexia: gaixotasun hau duten pertsonek urte osoan haien azala beltzaran mantentzeko beharra dute, haien osasuna arriskuan jarriz.

  • Operazio estetikoak: azkenik operazioak egun modan jarri da titiak, ipurdia, aurpegiko ximurrak eta abar operatzea kentzea eta eraldatzea.

Ondoren, gure artefaktoa egiten hasi ginen, hau da, gure kasuan manikia. Horretarako bideo txiki honetan manikiaren prozesua azalduko dizuegu: 






Hau guztia esanda, hemen uzten dizuegu guk sortutako bideoa, espero dugu zuen gustokoa izatea:


https://www.youtube.com/watch?v=3OFJAyp_Wdwrel=nofollow


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina